> Detalle de la noticia

BAKEA ETA ELKARTASUNA EUSKADI TOKIKO KONTSUMO ETA LAN DUINARI BURUZKO ZOZKETA ZABALDU DU

Inkesta pertsonal eta Hilatxa proiektuko materialen erreprodukzioaren bidez, tokiko lanaren eta kontsumo jasangarri eta arduratsuaren errealitatea ezagutzea helburua da, batez ere Donostiako herritarrena.

Lan duina eta tokiko kontsumo jasangarri eta arduratsuari buruzko inkesta pertsonalaren helburua da parte-hartzaileen artean gai horiei ematen zaien garrantzia baloratzea, eta informazio jakin bat bildu ahal izateko.

Materialen erreprodukzioak parte-hartzaileei gaien garrantziaz hausnartzeko balio du. Gure erritmoak eta kontsumitzeko moduak aldatzen ari dira, baita gure lan egiteko moduak ere. Horrek eragina du gure merkatuetan, ingurunean, baliabide naturaletan eta gure lan-baldintzetan. Horrela, gure ikus-entzunezko materialen zozketak eta erreprodukzioak gogoeta egiten eta kontzientzia kritikoa sortzen lagun dezakete.

Parte hartzeko esteka

Enlace